XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta hiru astez zamalkatu ondoren, Paris-ko harresi eta dorreak begiztatu zituen, hango apainduriak liluraturik.

Kulturaren erdigunea zen Sorbonne Unibertsitatean estudiatu zuen, Santa Barbara ikastetxe aipatuan ostatuz.

Notre Dame uharteko kiroletan jauzkalari edo saltaririk onenetakoa zen.

Ikaskideen olgeta, parranda eta bihurkeriak atsegin zitzaizkion, baina haragikeria zikinetan ez zen behin ere erori.

Ez eta Lutero, Melanchton, Calvin eta Erasmoren Parisen garai hartan hedatzen ziren dotriñetan.

1529.etik aurrera Loiolako Eneko gelakide izan zuen.

Eta 1530.eko martxoaren 15 ean Magister Artium agiria lortu.

Enekoren aholkuak gogotan hartzen zituen, baina hala ere, bere asmoak oraindik lurkoi, haundiki eta harroak ziren.

Bere jatortasun, odolgarbitasun eta jakinduriaren bitartez, ohore eta aberastasunaren bideak irikiak bait zeuzkan.

Baina, esanak esan, gure gaztea zintzoa zen.

1529.ean ama hil zitzaion, eta 1533.ean Magdalena arreba zaharrena Gandia-ko mojategian.

Eta urte berean, Loiolako Enekoren eraginez, Prantzisko Jainkoarengana zeharo bihurtu zen, eta bizimodu berri bati hasiera eman.

Luzaro zalantzan egon ondoren, Enekoren aholku neketsuak muinetaraino sartu, eta aintzakotzat hartu zituen.